IRRATIA

Garazi Arrula, ‘Dakigun hori’

Liburuen mintzoa x07

Garazi Arrula (NAIZ Irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Liburuen Mintzoa saioko zazpigarren saioko gonbidatua ‘Dakigun hori’ eleberriaren egile Garazi Arrula Ruiz izan da. Puzzle moduan eraikitako kronika nobelatu gisa izendatutako kontakizunaren inguruan aritu zitzaigun egilea.

Horrezaz gain, saioz saio Jose Luis Otamendi, Katixa Agirre, Maite Aizpurua, Ruben Sanchez Bakaikoa, Elena Martinez Rubio. Markel Sanchez, Olatz Mitxelena eta Nora Salbotx gonbidatuek osatutako BOSGARREN LITERATUR KONSTELAZIOAren berri izan genuen.

Zozketa. ‘Dakigun hori’ eleberria eskuratu nahi duen entzuleak, 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan DAKIGUN HORI.

Irratsaioren emankizunak: Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak Mikel Antza idazlearekiko lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. ‘Liburuen mintzoa’ zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian (asteazkenetan 20.00tan) eta Bilbo Hiria eta NAIZ Irratian (ostegunetan 21.00tan). Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan.