Zoriontasuna + Odei Barroso
Alde Erantziz 03x09
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Amets Jordan Arrieta eta Egoitz Arbiol Albeniz
Gaur, zoriontasuna osatzen duen horren inguruan hitz eginez hasi gara, leku batean lasai egotearen inguruan. Ez genekien hori ote zen zoriontasuna edo beste zerbait izan zitekeen ere. Eta, horretan ari ginela, zoriontasunaren bila joateak sor ditzakeen ertzei begira geratu gara. Zeren, zer gertatzen da indar osoz handirako apustuak soilik balio duela instalatzen denean gure komunitatean? Zer gertatzen da ordura arte txikiak zirenekin? Honen inguruan aritu gara Odei Barrosorekin, bere musikaz eta musika panoramaz.