IRRATIA

Ihana Iriondo x 109

Olatz Salvadorren 'Ahots Hari' kantuak eman dio hasiera Ihana Iriondoren laugarren proposamenari. Rozalen, Natalia Lafourcade, Jacob Collier, Radiohead eta Bjork elkartu ditu, kolaborazioen eta ahotsen arteko loturak bilatzeko.

Beste Bat Ihana Iriondo (NAIZ Irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Olatz Salvador aukeratu du Ihana Iriondok 'Beste Bat' saioaren laugarren ataleko hari ikusezinari hasiera emateko. Euskal Herriko musikariaren 'Ahots Hari' abestitik abiatuta, nazioarteko artista ezberdinen arteko kolaborazioak eta musika-harremanak izan ditu aztergai.

Rozalen, Natalia Lafourcade, Jorge Drexler, Judit Neddermann eta MARO bezalako artisten lanek osatu dute ibilbidearen lehen zatia. Ondoren, Jacob Collier, Lianne La Havas, Radiohead, PJ Harvey eta Bjorken musikara iritsi da, abesti batetik bestera sortzen diren loturei jarraituz. Ahotsak, elkarlan artistikoak eta estilo ezberdinak uztartu dituen proposamenarekin amaitu du Ihanak bere lau saioen ibilbidea.

Hauek dira saioan entzundako abestiak:

Olatz Salvador feat. Rozalen — Ahots Hari
Natalia Lafourcade feat. Rozalen — Danza de Gardenias (Version Acustica)
Jorge Drexler feat. Natalia Lafourcade — Salvavidas de hielo
Judit Neddermann feat. MARO — Sense
Jacob Collier feat. MARO — Lua
Jacob Collier feat. Lianne La Havas — Feel
Lianne La Havas — Weird Fishes
Radiohead — How to Disappear Completely
PJ Harvey feat. Thom Yorke — This Mess We're In
Bjork feat. Thom Yorke — I've Seen It All