Majada x 4
The Cranberries taldearen doinuekin hasi du Majadak bere azken saioa. Bengo, Nogen, Katamalo, Ken Zazpi eta Zea Maysen musikak osatu du ibilbidea, poesia, zuzeneko grabazioak eta orkestrarekin egindako moldaketak uztartuz.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Doinu goxoek, rockak eta poesia musikalak osatu dute Majadaren laugarren eta azken 'Beste Bat' saioaren hautaketa. Oraingo honetan, nazioarteko musika eta euskal artisten proposamenak elkartu ditu, ohiko grabazioez gain zuzeneko interpretazioei eta orkestrarekin egindako moldaketei ere lekua eginez.
The Cranberries taldearen 'Dreams' abestiarekin ekin dio saioari, eta Bengo, XSakara, Nogen, Katamalo eta Lor bezalako artisten lanekin jarraitu du. Amaierako zatian, Ken Zazpi eta Zea Maysen musika izan da protagonista, Euskadiko Orkestrarekin egindako interpretazioen bitartez. Estilo eta formatu ezberdinetako abestiak bildu dituen proposamenarekin agurtu du Majadak bere lau saioen ibilbidea.
Hauek dira saioan entzundako abestiak:
The Cranberries — Dreams
Bengo — Denbora
XSakara — BIZITZA (ezgarabetirako2)
Nogen — Oxigenoa
Katamalo — Ez Dezala Mikrofonoak Agindu (Poema)
Katamalo — Min Hau (Live)
Lor — Zure doinua
Ken Zazpi — Zapalduen olerkia
Zea Mays eta Euskadiko Orkestra — Elektrizitatea
Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestra — Itsasoa Gara
Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestra — Bihotz