Bideojokoak, euskara eta komuniatea
Game Erauntsia 2014. urtetik dabil bideojokoak eta bideojokoen inguruko agente ezberdinak euskarara hurbildu nahian lanean. Horretarako, hainbat ekimen antolatzen dituzte urtean zehar Euskal Herrian barrena. ‘Jokoteknia’ izango da hurrengoa, Bilbon, azaroaren 7an.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Lander Unzueta Game Erauntsia elkarteko kideak azaldu digu, hamabost egun barru, azaroaren 7an ospatuko den ‘Jokoteknia’ jardunaldian, bideojokoen sektorean murgildurik dauden profesional ezberdinen hitzaldiak antolatu dituztela, aurreko zortzi edizioetan bezala. Baina, berritasunak ere izango direla aurreratu digu; ‘Euskarazko bideojokoen azoka’, hain zuzen.
Elkartearen informazio guztia gameerauntsia.eus atarian topatuko duzue. Eta azaroaren 7an, Bilboko La Perrera espazioan ospatuko den Jokotekniaren ingurukoa, jokoteknia.eus webgunean.