Ruben Sanchez Bakaikoa, ‘Mundu guztiak’
‘Mundu guztiak’ zientzia-fikzioko narrazio bilduma eskuan hartuta etorri da ‘Liburuen mintzoa’ saiora Ruben Sanchez Bakaikoa.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Literatur irratsaio honen aldi berri honetako bigarren saioko gonbidatua Ruben Sanchez Bakaikoa idazlea izan da, Mundu guztiak zientzia-fikzioko narrazio bildumarekin gerturatu da saiora.
Horrezaz gain, Igor Idoeta Markina-Xemeingo Herri Bibliotekako arduradunak euskarara ekarritako Lyman Frank Baum-en Oz-eko Azti Harrigarria gazteentzako eleberria gomendatu zigun.
Zozketa.Mundu guztiak narrazio liburua eskuratu nahi duen entzuleak, 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan ‘Mundu guztiak’.
Irratsaioren emankizunak: Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak Mikel Antza idazlearekiko lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. ‘Liburuen mintzoa’ zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian (asteazkenetan 20.00tan) eta Bilbo Hiria eta NAIZ Irratian (ostegunetan 21.00tan). Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan.