Mirena x 1
Mirenak hartu du 'Beste Bat' saioaren gidaritza bere lehen hitzorduan. Bere musika-unibertsoan murgiltzeko eta artista gisa dituen erreferentzia eta gustuetara gerturatzeko aukera eskaini die entzuleei.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
NAIZ Irratia
Mirenaren txanda iritsi da 'Beste Bat' saiora. Musikariak bere lehen hitzordua eskaini du, oraingoan ohiko artista-lanetik harago, irratsaio baten gidaritza hartuta eta musikarekiko duen begirada entzuleekin partekatuz.
Saioaren bitartez, haren gustu eta erreferentzia musikaletara hurbiltzeko aukera izan dute entzuleek, baita Mirenaren musika-unibertsoa beste ikuspegi batetik ezagutzekoa ere. Hilabetean zehar eskainiko dituen lau ataletako lehenengoa izan da hau.