Multilateralismoaren zaurgarritasuna agerian utzi du NBEko Batzar Nagusiak
Nazioarteko harreman gero eta gatazkatsuagoen isla izan da aurtengo NBEko Batzar Orokorra. Diplomazia, nazioarteko legediaren defentsan ari direnen aurrean, botere ekonomiko eta militarra inposatu nahi duten estatuak daude. NAIZ Irratiak aurtengo edizioak utzitako une goren batzuk jaso ditu.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Irailaren 22tik 28ra iraun du New Yorken aurtengo NBEko Batzar Nagusiak. 81. edizioan, nazioarteko ordena tenkatu duten gatazkak izan dira protagonista, Palestinako sarraskia esaterako, edo Iranen aurkako AEBren eta Israelen erasoa, Kubako herriak jasaten duen blokeoaren ondoriozko krisi humanitarioaz ahaztu gabe. Nazioarteko ordenan gero eta sakonagoak diren lubakiak islatu dira, gero eta gehiago baitira nazioarteko legediaren urraketa salatzen dutenak; gutxiengo batek ordea, bere borondatea inposatzeko gaitasuna mantentzen du ordea, zigorgabetasunez.
Adimen Artifizialarekiko kezka ere oso presente izan dute munduko lider ugarik eta bigarren maila batean gelditu bada ere, ezin da ahaztu aldaketa klimatikoaz; batez ere honen ondorioak pairatzen dituzten estatu txikiek salatu dute nazioartearen inmobilismoa.