Binkuluak, Maddi Etxeberriarekin
Alde Erantziz, 03x02: Binkuloak - Maddi Etxeberria
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Amets Jordan Arrieta eta Egoitz Arbiol Albeniz
Biko kopa binkuloei buruzko karta bat da. Beste pertsonekiko ditugun binkuloak edo gure buruarekin ditugunak. Gure gorputzarekin dugun harremanaz hitz egitera etorri da gurera Maddi Etxeberria nutrizionista. Presio estetikoak eta lodifobiak egun hartzen dituen forma eta dituen tranpen inguruan solasten aritu gara: ozempic, suplementoak, kirola eta diziplina. Eta bestetik, mugimendu feministak eta lodiaktibismoak egin dituen ekarpenez ere hitz egin dugu.