IRRATIA

Jaurtiketa-keinuak: sorbaldarentzat arrisku?

Jaurtitzeko keinuak ohikoak dira hainbat kiroletan, baina sorbaldarentzat mugimendu bereziki zorrotzak dira. Nola funtzionatzen du sorbaldak? Zein lesio dira ohikoenak eta nola errekuperatzen dira? Horretaz aritu gara Mikel Mendioroz fisioterapeutarekin.

Bidasoa Europa Ligako partida batean. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Sorbaldaren anatomia eta funtzionamendua oinarritzat hartuta, jaurtiketa-keinuek artikulazioan eragiten duten karga aztertu dugu. Eskubaloian, tenisean, beisbolean edo beste hainbat kiroletan errepikatzen diren mugimenduek sorbaldako egitura ezberdinetan eragina izan dezakete, eta horren ondorioz hainbat lesio ager daitezke.

Bestalde, sorbaldan ohikoak diren lesioak eta haien errekuperazio-prozesuak ere izan ditugu hizpide. Mina agertzen denean zer egin, noiz komeni den jarduera etetea, fisioterapiak zer paper duen eta kirolera itzultzeko prozesua nola egin behar den azaldu dugu, berrerorketak saihesteko prebentzioaren garrantzia ere azpimarratuz. Mikel Mendioroz fisioterapeutaren laguntza izan dugu guzti honetarako.