Urak dakarrena
[Alde Erantziz 03x00] Abian da Alde Erantziz saioaren hirugarren denboraldia, Bastoien bidea egin osteko atseden tarte baten ostean Kopen paloa eutsita gatoz.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Bastoien bidea egin eta gero deskantsua hartu genuen. Baina, bueltan gara. Oraingo honetan, Kopen paloari bidea zabalduko diogu.
Denboraldi honi hasiera emateko atal honetan, aurreko denboraldiak utzitako batzuez hitz egingo dugu eta palo honek duen energiaz solastuko gara eta berarekin zabalduko ditugun gaiez ere bai: harremanak, dolua, osatzea, emozioak…
Emozioen inguruan galdera bat izan dugu: osasun mentalaren eta zaintza emozionalaren gaia kalean bolo-bolo dabilen honetan, osasungintzaren arloan bada honen kontzientzia nahikorik? Eta, bestalde, emozioak erdigunera ekartzearekin, emozio-krazia moduko bat sortzen ari gara? Amaitzeko, aurreko denboraldiaren eta hasi berri dugun honen lugorrian izan ditugun aldaketak ere ekarriko ditugu Alde Erantzizera.