Istripu larriak zigor epaitegietara eramango ditu LAB sindikatuak
Aranoko enpresa batean gertatutako istripua larria da LABek epaitegietara eramango duen lehen kasua. Inko Iriarte, sindikatuko Lan Osasun arduradunak, nabarmendu du NAIZ Irratian «enpresarien inpunitatearekin» amaitu nahi dutela.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
2024an Aranoko enpresa batean kontraturik ez zuen gizon migratu batek istripu larria izan zuen segurtasun araudia betetzen ez zuen makina batekin. Ez zela lan istripua izan esateko eskatu zion enpresak, eta horren truke 500 euro eskeini zizkioten. LAB sindikatura jo zuen langileak eta egoeraren larritasuna ikusita prozesu penala hastea erabaki zuen sindikatuak.
Inko Iriartek, LAB sindikatuko Lan Osasun arduradunak, NAIZ Irratian salatu duenez enpresariek «inpunitate osoa» dute horrelako kasuen aurrean, «administrazioak aukera guztiak eskaintzen dizkie». Beraz, istripu larriak zigor epaitegietara eramatea erabaki du LABek.