Uxue Kerejeta
Otea Lili x82
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Uxue Kerejeta (Zumarraga, 1999). Lehen Hezkuntzako Gradua ikasi ondoren musika eta pedagogia terapeutikoan aipamenak egin zituen. Bestalde, Musiko-terapiako masterra ere eginda dauka eta Musikenen Musika Tradizionaleko formakuntza egin du. Trikiti eta panderoko irakaslea da. 2025ean bakarkako lehen diskoa kaleratu zuen, ‘Amaiera’. Uxuek ahots doinu lasaia dauka, musika-terapian erabiltzen duen kontu handi berberarekin hitz egin du Otea Lili saioan. Leun eta abegitsu, baina argi, eta horretaz banpez konturatuko da entzulea lehen esaldia entzun ondoren.
Uxue Kerejetak Otea Lili solasaldian zehar utzi dituen esaldi bildumatxoa baino lagina duzu:
«Denok behar dugu terapia, mundua beste modu batera ikustera laguntzen digu».
«Musikak mundu azkar honetatik salbatzen gaitu».
«Asko kostatzen zaigu beste bati esatea: ‘zure laguntza behar dut’»
«Euskaraz egite soilak kokatzen zaitu politikoki leku batean. Euskara eta independentzia batera eramango nituzke».
«Euskal Herri independentea desira dut, nahiz eta agian utopikoa izan daitekeen. Euskal Herria izan daiteke feminista, ekologista eta abar, euskara izango dena gure hizkuntza»
«Pandemia garaian burua jan ziguten; presioak eraginda, nik bi txerto ditut».
˜Ahaztu egiten zaigu begitara begiratzeak zein on ekartzen digun».
«Beste pertsonak etxe izan ahal dira norberarentzat».
«Harreman irekiak zainduak izan behar dira».
«Beti izan naiz bigarren aukerak ematearen aldekoa, baina kasu batzuetan, bortxaketarekin adibidez, ez dut sinesten».
«Bortxatzen duena ez dago ongi».