IRRATIA

Kirola bero egoeretan: Zer hartu kontutan?

Tenperaturak gora doazenean, kirola egiteak ere arrisku handiagoak izan ditzake. Nola eragiten dio beroak gure gorputzari? Noiz hartu behar dira neurri bereziak? Horretaz aritu gara Iñaki Arratibel kirol medikuarekin.

Kirola bero egoeretan. (Pixnio)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Gaurko tertulian beroak jarduera fisikoan duen eragina izan dugu hizpide. Tenperatura altuek errendimenduan duten eragina aztertu dugu, baita deshidratazioa, bero-kolpeak eta gehiegizko esfortzuarekin lotutako arriskuak ere. Izan ere, uda garaian edo bero handiko egunetan kirola egiteak arreta berezia eskatzen du.

Iñaki Arratibel kirol medikuarekin jarduera fisikoa modu seguruan egiteko gomendioak ere landu ditugu: hidratazioaren garrantzia, ordutegi egokien aukeraketa eta gure gorputzak bidaltzen dituen alerta-seinaleak identifikatzea. Helburua argia da: kirolaz gozatzen jarraitzea, osasuna arriskuan jarri gabe.