Bigarren Kafea Baionako lizeotik
Azterketak euskaraz egiteko oztopoek ez dute etenik Ipar Euskal Herrian eta desobedientzia iragarri dute Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek. Bigarren Kafe berezia egin dugu, Lizeotik bertatik. Irakasle eta ikasleen hitzak jaso ditugu eta elkarrekin kantuan itxi dugu saio oso berezi hau.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Desobedientziaren bidetik ekin dute Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek Baxoa euskaraz egiteko ezintasunari. Parisek ez du azterketak euskaraz egiteko aukerarik eskainiko; hala ere, matematikako proba euskaraz erantzungo dutela iragarri dute ikasleek.
Azken asteetan izandakoak gertutik ezagutzeko Lizeotik bertatik egindakoa izan da astearte honetako Bigarren Kafea. Irakasleen hitza jaso dugu eta baita ikasleena ere, noski. Denek elkarrekin kantuan itxi dugu saio berezi hau.
(Goian ikus eta entzun dezakezue saio osoa berriz)