Asiloa eskatzeko blokeoak kalean ditu ehunka maliar Gasteizen
Asilo eskubidea lortzeko administrazioan dagoen blokeoaren ondorioz, asteak edo hilabeteak daramatzate erantzunaren zain eta kalean maliarrek Gasteizen. Salburuako Harrera Sareak 50 bat laguni ematen die laguntza. Erakundeak interpelatu ditu Naiz Irratian Asier Etxenike sareko kideak.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Hilabeteak daramatzate Gasteiko Betoñoko polizia nazionalaren komisaldegi parean dozenaka maliarrek euren asilo eskariari erantzun bat emateko asmoz. Bien bitartean, babes sistemara sartzeko inolako aukerarik ez dute.
Egoeraren larritasuna ikusita eta okertu daitekeela jakitun, Salburuako Harrera Sareak laguntza eman eta salaketa egitea erabaki du. Asier Etxenike da sareko kidea eta gertatzen ari denaz ohartarazi du Naiz Irratian.