IRRATIA

«Eskubideei uko egin eta lanera edozeren gainetik joatearren saritzen ditu Mercadonak»

Hainbat epai judizialek baieztatu dute Mercadonak helburuengatiko  plusak erabiltzen dituela langileak zigortzeko, beharginen oinarrizko eskubideak urratuz. ELA sindikatuko Bego Narbona izan da NAIZ Irratian egoera azaltzen.

Mercadonan dagoen lan egoeraz eta jazarpenaz informazioa eman du ELA sindikatuak. (Endika Portillo | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Justiziak ELA sindikatuari arrazoia eman dio eta hamar epaitan baino gehiagotan berretsi du Mercadonak plusak kentzen dituela baja, kontziliazio edo jarduera sindikal kasuetan zigor modu gisa. Eskubideak ez defendatzearren eta edozein gauza pasa arren lanera joatea saritzen dute, salatu du Bego Narbonak, ELA sindikatuko ordezkariak.