«Garrantzitsua da greba arrakastatsua izatea, eman beharreko urratsak sendotuko dituelako»
Martxoaren 17ko greba orokorraren bezperan NAIZ Irratian izan da Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko koordinatzaile orokorra. Zabalik dauden negoziaketa intersindikalaren eta instituzionalaren bidean aurrera egiteko indarra emango duela grebak uste du.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Larunbat honetan Vocento taldean, EAEko CCOO sindikatuko idazkari nagusiak iritzi artikulua publikatu zuen subiranotasuna lehenetsi dela greba baino leporatuz
Argudioak tamalgarri samarrak iruditu zaizkit. Azken batean nagusitzen da dena da espainiar identitate zentralizatzaile bat. Horrek euskal langileok pobretzen gaitu eta patronala mesedetzen du. Gutxieneko soldata propio batek babes legala izan behar du eta horretarako bide desberdinak planteatu dira. Planteatu izan dugu elkarte autonomoei Estatuko gutxieneko soldata hori hobetzeko aukera eman behar zaiela. Enpresariak dira 461 milioi euro poltsikoratzen dituztenak. CCOOren jarrera honek Confebask bakarrik mesedetzen du marko estatalean patronalak irabazten du. Negoziazio kolektiboa omen da bidea gutxieneko soldata bat eskuratzeko. Guk ere defendatzen dugu bide hori, bi bide osagarriak direlako, negoziazioaren bidea eta lehen aipatutako bide instituzionala. Baina adierazgarria da Comisiones bezalako sindikatu bat ez dagoela prest ezertarako, behatz bat bakarrik mugitzeko ere, konfrontazio minimo baterako ere ez. Horregatik, biharko greba orokorrak negoziazioaren bideari eta bide instituzionalari bultzada emango dio.
Nafarroan berriki atzera bota dute gutxieneko soldataren ekimena Parlamentuan. Geroa Baik horren alde egin du, ez ordea Eusko Legebiltzarrean EAJk.
Herri Ekimen Legegilea tramitera ez onartzearen aldeko jarrera izan zuen EAJk eta PSErekin aliatu. Jarrera hau guztiz antidemokratikoa da, eztabaidatzeari ere uko egin dietelako. Politika ulertzeko modu autoritarioa besterik ez dute erakusten. Aldiz, Nafarroan Geroa Baik sindikatuon eskaerei kasu egin eta EH Bildurekin batera lege proposamen hori aurkeztea erabaki zuen. Kasu honetan ere PSN eta Contigo zZurekin eskuinarekin lerrokatu dira, patronalaren interesekin leta berriro ere espainiar identitate zentralizatzaile hori nagusitu zaie ezkerreko alderdiei. Bide instituzional horrek Madrilen izango du beste aukera bat, alderdi soberanista batzuek lege proposamen hori Kongresura eramango dutelako.
Maria Chivite eta CEN patronalarekin elkartu zarete. Nola joan dira bilerak?
CENen kasuan negoziazio mahai bat sortzeko deia luzatua daukagu martxoaren 25erako. Ez genuen guztiz jarrera itxia topatu negoziazio mahai bat sortzearen ikuspegitik. Honetan esan behar dugu Nafarroan ere greba deitu izanak posizio batzuk mugitzea ekarri duela eta UGT eta CCOO sindikatuak hasiera batean EAEn ez bezala Nafarroan negoziazio kolektiboaren bidea jorratzeko edo urratzeko prest ziren. Gerora posizio hori aldatu dute eta CENen aldetik egon daiteke negoziazioari aukera bat irekitzeko aukera. Ikusiko dugu hilaren 25ean zer gertatzen den. Bestetik, Chiviteren gobernuari argi adierazi genion horrelako akordio intersektorial bat bultzatzeko gobernuaren jarrera proaktibo bat izan behar zuela. Badirudi horren aldeko jarrera bat egon badagoela, beraz, denborak esango du. Garrantzitsua da grebak ahalik eta indar gehien biltzea, hurrengo egunetan eman beharreko urratsetarako aukerak biderkatu egingo dituelako.
Noiz egon zarete azkenekoz Confebaskekin lanbide arteko gutxieneko soldataz hizketan?
Ez dago arrazoi tekniko edo juridikorik horrelako akordio bati biderik ez irekitzeko. Confebask orain arte oso eroso sentitu da, posizio indartsu batean babestua. Gogora ekarri behar da Eusko Legebiltzarrean 2023an mozio bat onartu zen eta Gobernuari eskatzen zitzaion akordio interes sektorial bat negoziatu ahal izateko jarrera proaktibo bat hartu zezala. Sindikatuok oso argi posizionatu gara akordio intersektorial baten alde, patronala izan dela ezezkoa eman duena eta Torres sailburuak eta Pradalesek ez dute patronala presionatu. Ziur gaude biharko egunarekin negoziazio kolektiboaren karriletan gure indarrak biderkatuko direla, bai zabalik dauden hitzarmenetan soldata hobetzeko eta baita ere bultzada emateko akordio intersektorialaren aukera horri.
Grebari dagokionez zein izan beharko luke hurrengo pausoa?
Batzarrak, bozketarekin egin diren kasuetan, baiezkoa irabazten ari da alde handiz. Langileen artean somatzen dugu ba grebaren aldeko giro bat. Honek eramaten du biharkoa arrakastatsua izango dela eta mobilizazio jendetsuak aurreikusten ditugula. Beraz, honek irekita dauden bide horietan eragingo du: negoziazio kolektiboan jarraitzeko aukera izango dugu eta bide instituzionalean Madrilen eztabaida hor izango dela, ez.