IRRATIA
Elkarrizketa
Eeneko Furundarena
Bidasoa Irungo jokalaria

«Nahiz eta aukerarik ez izan, polita da betiere partida on batekin agurtzea»

Bidasoak garaipen batekin esan nahi dio agur Europa Ligari. Irundarrek, sailkatzeko aukerarik ez dutela, Montpellier hartuko dute Artalekun, «zaletuei merezi duten poza eman asmoz». Eneko Furundarena Bidasoako jokalariarekin izan gara partidaren atarian.

Eneko Furundarena zaletuak agurtzen Potaissa Turdaren aurkako partida amaitu ostean. (Jon URBE | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Bidasoa Irunek, Montpellierren bisita jasoko du astearte honetan Artalekun, Europako azken partida izango dena denboraldi honetan. Aukera matematikorik gabe, irundarren helburua Europaz garaipen batekin agurtzea izango da. «Nahiz eta aukerarik ez izan, polita da partida on batekin agurtzea, dio Eneko Furundarena jokalariak. Bidasoa «ausartago eta oldarkorrago bat» ikusiko dugula ere baieztatu digu usurbildarrak.