Zuzenean

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Julen Larrañaga ‘Larra’ (Stay Firm)

Julen Larrañaga ‘Larra’ (Stay Firm)

Loading player...
Julen Larrañaga
Julen Larrañaga (NAIZ Irratia)

Julen Larrañaga (Donostia, Antigua, 2001). EHUko Gizarte Hezkuntzako Gradua atera zuen eta gaur egun Gizarte Hezitzailea da. Bi talde izan ditu: Gatazka eta Stay Firm, disko bat dute kalean, baina taldea berriki desegin da.

Kaleko politika bihotzetik bizi duenaren solasaldia entzuteko aukera izango duzu Larrarekin. Menderatzailerik gabeko gizarte baten alde egingo du pasarte askotan. Hurbileko pertsona, lagunen arteko eztabaida batean egongo balitz bezala, lasai eta gogoetak luzatzeko prest.

Julen Larrañaga ‘Larrak’ solasaldian utzitako esaldi solteak:

«Guraso asko ilusio faltsu batean bizi dira, uste dute seme-alaba futbolari aterako zaiela, eta ez, %0,002 baino ez da da iritsiko».

«Gaur egun askatasun ezak dakar odola. Askatasun nahiak zapalketa eta errepresioa jasaten du».

«Odola beti izan da zapalduarentzat. Zapalduak odola erabili duenean arma bezala, zapaldua izan da berriro ere».

«Askatasunik ez dagoen bitartean beti egongo da odola, askatasunak berma dezake bakarrik odola ez egotea».

«Klaserik gabeko gizarte bat posible baino beharrezkoa da, inor ez izateko inorengatik zapaldua eta mende, hor dago iraultzaren oinarria».

«Batzuen diru goseak zapuzten du gizartea».

«Supremazismoan oinarritzen den iraultza (sionismoa, nazismoa…) inperialista da».

«Kudeaketa publikoaren izenean egiten diren korruptela guztiak egiak dira. Ez da denen ongizatea bilatzen, gutxi batzuena baino. Gezur guztien gainean egiak egiten die eztanda».

«Industria kultural (sare sozialak, komunikabideak…) oso bat dago gezurretan oinarritzen dena, berdintasunaren kontra».

«Soldatapeko lana borrokatzea da bidea, diruak dena izorratzen du».

«Musikaren industria da arazoaren mamia, dirua tarteko ez dagoen gizarte baten alde egiten dut».

Jaurlaritza Logoa