Zuzenean

Yasmine Khris Maansri

«Ez dut nahi heldu izan!», Nora Salbotxekin

‘Eta orain zer?’ x0. Lehen atala «Ez dut nahi heldu izan!» aldarriarekin abiatuko dut, horretarako Nora Salbotx psikopedagogoa gonbidatu dut. Haztea ez da zahartzea soilik, ahazten ikastea baizik.

«Ez dut nahi heldu izan!», Nora Salbotxekin

Loading player...

Kaixo, ni Yasmine naiz. 20 urte bete aurretik, lizeoan, filosofia ikasten genuen. Literatur batxilergoa egiten ari nintzenez, astean 6 ordu geneuzkan filosofatzeko. Asko zen. Baina ordu haiek, itxuraz soporifikoak, bizitzari, heriotzari edo maitasunari buruz hausnartzera bultzatzen gintuzten. Subjektu existentzial handiak helduaroko bizitzaren atarian geunden izakiendako. Gero, hogeiko hamarkadak ez zidan gai horiek pentsatzeko agora handirik eskaini.

2026ean, 30 urte bete berri ditut, eta oraindik ere galdera asko egiten dizkiot neure buruari. Hiru hamarkada; zer da? «Buf! Ezer ez», zaharren arabera, «30! Ya!» nire gurasoen arabera, «Izugarri zaharra!», nire lagun baten lehengusu txikiaren arabera, eta nire ustez, bizitako gauza asko, baina, batez ere, galdera asko.

Zer da heldua izatea? Ardurak izatea? Eta batez ere, nola ikasten dugu heldutasunera sartzen argibiderik ez dugunean jaso? Filosofo, zientzialari, irakasle edota soziologoekin hitz egin nahi dut bizitzaren errepasoa egiteko.

Lehen atala «Ez dut nahi heldu izan!» aldarriarekin abiatuko dut, horretarako Nora Salbotx psikopedagogoa gonbidatu dut. Haztea ez da zahartzea soilik, ahazten ikastea baizik, munduari harriduraz nola begiratzen zitzaion ahaztea. Dena posible zela pentsatzeak zer esan nahi zuen ahaztea.

Jaurlaritza Logoa