Zuzenean

Elkarrizketa
Mikel Kazalis
Musikaria

Mikel Kazalis, Anestesia; «erantzun, ikusi eta ez ahaztu»

Mikel Kazalis, Anestesia; «erantzun, ikusi eta ez ahaztu»

Loading player...
Mikel Kazalis Fidelenea estudioan
Mikel Kazalis Fidelenea estudioan (Jon Urbe | FOKU)

Mikel Kazalis ala Mikel Anestesia? Izana bera bada ere, musikari zarauztarrak Mikel Kazalis izena berreskuratzeko unea dela deritzo. Euskal Herriko musika panorama astindu duten hainbat proiekturen parte izan da Kazalis, baina bere ibilbidean beti presente egon den taldea izan da Anestesia. Harentzat, bere komunikazio kanal nagusia. Eta imajina ezin zezakeen baina betetzea lortutako amets handi bat.

‘Erantzun’ (Esan Ozenki, 1995) taldearen bigarren LP-a izan zen. Diskoaren 30 urteak ospatzeko edizioa birmasterizatu eta biniloan berrargitaratu dute. Horren harira kontzertu bira berezia antolatu du taldeak, publikoarekin eta elkartu diskoa goitik behera jotzeko. Bilboko kontzertua izan zen lehena, urriaren 10ean Kafe Antzokian eskaini zuten. Sarrerak agortu zituzten orduan, eta baita honezkero  segidan datozen batzuen kasuan ere. Hilaren 14an Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean izango dira, baina sarrerak amaitu dira. 21ean Atarrabiako Totem aretoan joko dute. Biarritzeko kontzertua, Atabalen, data atzeratu eta abenduaren 11n izango da. Gasteizkoa, azkena, abenduaren 19an Jimmy Jazzen. Kasu honetan ere agortu dira sarrerak.

Jaurlaritza Logoa