Zuzenean

Liburuen Mintzoa saioko bosgarren gonbidatua ‘Etxe arrotz hau’ narrazio bilduma idatzi duen Olatz Mitxelena izan da. Liburuko hamar kontakizun labur eta trinkoen inguruan aritu zitzaigun idazlea.
Horrezaz gain, Bilbo Hiria Irratiko estudioetatik Liburuen Errepublika Txikia literatur irratsaioa egiten diharduen taldeko Aitziber Iturriagak Amelie Nothomben euskara ekarritako bi eleberri gomendatu zizkigun: Katilinarena eta Durduzaz eta dardaraz.
Zozketa. ‘Etxe arrotz hau’ narrazio liburua eskuratu nahi duen entzuleak, 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan ETXE ARROTZ HAU.
Irratsaioren emankizunak: Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak Mikel Antza idazlearekiko lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. ‘Liburuen mintzoa’ zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian (asteazkenetan 20.00tan) eta Bilbo Hiria eta NAIZ Irratian (ostegunetan 21.00tan). Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan.


