Zuzenean

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Jabier Muguruza

Otea Lili x93

Jabier Muguruza

Loading player...
Jabier Muguruza eta Otea Lili saioko gidaria, Ritxi Aizpuru
Jabier Muguruza eta Otea Lili saioko gidaria, Ritxi Aizpuru (NAIZ Irratia)

Jabier Muguruza Ugarte (Irun,1960). Musikaria eta idazlea da. Zazpi urte zituela haurren mailako Europako akordeoi Txapelketa irabazi zuen. Euskara ez du izan ama hizkuntza. Musika atalean bi taldetan egon da: Les Mecaniciens (3 disko) eta Joxe Ripiau (4 disko), bakarkako ibilbidean 22 disko argitaratu ditu. Espainiako Musika sari desberdinak eman dizkiote hirutan. Haur eta gazte literatura atalean 9 lan kaleratu ditu eta 4 eleberri idatzi ditu.

Jabier Muguruzak kulturaren atal askotan egin ditu sormenak eta ekarpenak. Otea Lilira ere asmo horrekin etorri da, ekarpenak egitera berbaldi lasai eta itxurosoekin. Iradokitzea gustuko du, iritziak emango ditu eta zalantzak ere planteatuko ditu. Joera horiekin eman ditu urratsak bizitzan zehar. Azaleko eztabaidak baino nahiago ditu sakonekoak. Gure Otea Lilin sakon ibili da.

Jabier Muguruzak Otea Lili hausnarketa saioan utzitako gogoeten lagin txiki bat baino ez duzue ondokoa:

«Fantaseatu dut bizitzan zehar, nire gustuko tabernatxo bat izatea, gustuko giroarekin, baina praktikara ezin izan dut eraman».

«Iritziak eman, iradoki, zalantzak planteatu. Beti eduki ditut joera horiek bizitzan».

«Musikan edo bestelakoetan, saihestu behar da esatea: ‘hau da musika eta beste hori ez da’».

«Komeni da ikuspuntu zabala izatea».

«Ama hizkuntza maite dut, baina badago jendea gaztelania etsaitzat duena hainbat arrazoi medio, inposaketa eta abar».

«Hemengo zenbait hedabidetan euskal musika diskriminatuta dago».

«Kuotari beti ezetz esan diot, baina azken boladan zalantzak ditut».

«Gizartea umetu egin da, abiadurak ez du laguntzen».

«Helduok entretenimenduan eta ikuskizunean bakarrik geratzea pobre xamarra iruditzen zait».

«Ustezko adituak ez dira ados jartzen zer gertatu zen pandemiarekin, eta nik zer jakingo dut bada!».

«Autozentsura denok praktikatzen dugula uste dut. Zentsura leku guztietan dago».

«Intimitatea garrantzitsua da. Eztabaida sakonei heldu beharko genieke, Bernedokoa adibidez, eta ez joan alde eta kontra jarreretara. Sakontzea ongi dago».

«Plazera sentitzeko edo jasotzeko moduak desberdinak dira gizonetan eta emakumeetan».

«Iñigoren dolua oso gaizki pasatu nuen, gaixotu egin nintzen, birikietako tuberkulosia izan nuen, eta oraindik nabaritzen dut gaitzaren eragina».

«Horrelako galera traumatikoak gainditzea oso zaila da, oso gogorra izan zen».

«Interes gutxiko harremana izaten da maitasun erromantikoa, baina gauza batzuk salbatu daitezke maitasun eredu horretatik».

«Beste liburu bat idazteko gairik gabe geratu naiz, baina boterearen inguruan idatziko nuke».

Jaurlaritza Logoa