Zuzenean

Lau t'erdiko Txapelketako finalerdiek iaztik berritasun bakarra izango dute. Lehen partida Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko dute Peio Etxeberriak eta Jokin Altunak. Iazko txapelketan ere elkarren aurka aritu ziren finalerdietan, eta orduan zenoztarra izan zen nagusi, amezketarrari jipoi galanta emanda gainera.
Bigarren finalerdia, berriz, igandean izango da Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Javi Zabalak iazko agertokia errepikatuko du, baina aurkaria aldatu egingo zaio: iaz Joseba Ezkurdia izan zuen aurrean, eta oraingoan Ander Murua izango du aurkari. Arrasatearrak, gainera, arbizuarrari berari kendu dio finalerdietarako txartela, final-laurdenetako ligaxkako azken jardunaldian irabazita.
Txapelketan erakutsitako mailari esker, bere lehen parte-hartzean lau onenen artean tokia egin du eta gertu da txapelaren lehian.
Katedrako kinieletan ere ttak-ek garrantzi handia hartuko dute, txapelketa amaitzeko ez baita asko geratzen. Sailkapenean gora egin nahi duenak berritasun diren txanpon birtualak ondo baliatu beharko ditu.


