Zuzenean

NAIZ irratia

Lesio baten ondoren, noiz eta nola itzuli kirolera?

Lesio bat gainditu ondoren, mina desagertzea nahikoa al da berriro kirola egiteko? Errekuperazio-prozesua, entrenamendura itzultzeko unea eta berriz lesionatzeko arriskua aztertu ditugu Iñaki Arratibel kirol-medikuarekin.

Lesio baten ondoren, noiz eta nola itzuli kirolera?

Loading player...
Behobia-Donostia lasterketa.
Behobia-Donostia lasterketa. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Lesio baten ondoren kirol-jarduerara itzultzea ez da beti uste bezain erraza. Mina desagertzeak ez du esan nahi gorputza erabat errekuperatu denik: indarra, mugikortasuna, egonkortasuna eta mugimenduen kontrola ere berreskuratu behar dira. Gainera, lesio mota bakoitzak bere errekuperazio-prozesua eta epeak ditu, eta ez dago guztientzat balio duen arau bakar bat.

Kirola berriz hasteko garaian, pixkanakako itzulera da gakoa. Aurreko entrenamendu-erritmora bat-batean itzultzeak berriz lesionatzeko arriskua handitu dezake; horregatik, intentsitatea, iraupena eta entrenamendu-karga egokitu behar dira. Baina nola jakin benetan prest gaudela? Zer egin behar dugu lehenengo entrenamenduetan mina edo molestia berriro agertzen bada? Eta nola berreskuratu galdutako sasoia gorputza gehiegi behartu gabe? Galdera horiei erantzun diegu Iñaki Arratibel kirol-medikuarekin KirolHarian.

Jaurlaritza Logoa