Zuzenean
Gaizki ez gauden arren, ongi ongi ere ez, eta bide berri baten bila ekiten diogu zortziko kopan, hobeto asetzen gaituen leku baten bila. Indarkeriaz eta bakeaz, bakeaz eta indarkeriaz hitz egitera etorri zaigu Maider Galardi. Gai konplexua eta arantzatsua den arren, boteretik kontzeptu hauen erabilera ankerra nola egiten den oso ongi azaldu digu, eta ezkerretik honen inguruko hausnarketa nola egin pentsatzeko pistak eman dizkigu.


