Zuzenean

Liburuen Mintzoa saioko laugarren saioko gonbidatua ‘Sorbatza’ eleberria idatzi duen Markel Sanchez izan da. Irakurleari ikerketa moduan aurkezten zaion ia hiru hamarkada barru girotutako zientzia-fikziozko kontakizunaren inguruan aritu zitzaigun idazlea.
Horrezaz gain, Iruñetik Nafar Ateneoko arduradun Ines Castiellak euskarara ekarritako Nafarroako Margaritaren Heptamerona gomendatu zigun.
Zozketa. ‘Sorbatza’ eleberria eskuratu nahi duen entzuleak, 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan SORBATZA.
Irratsaioren emankizunak: Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak Mikel Antza idazlearekiko lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. ‘Liburuen mintzoa’ zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian (asteazkenetan 20.00tan) eta Bilbo Hiria eta NAIZ Irratian (ostegunetan 21.00tan). Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan.


