Zuzenean

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Malentxo Zeberio Larraza (Mirua)

Malentxo Zeberio Larraza (Mirua)

Loading player...
Malentxo Zeberio
Malentxo Zeberio (NAIZ Irratia)

Malentxo Zeberio Larraza (Tolosa, 2001). Pedagogia eta Jazz Kantu gradua, eta Musikaren industriaren enpresa-kudeaketako masterra (UNIR) ditu. Musika kudeatzailea da Lur Produkzioak bulegoan. Mirua taldeko abeslari/konpositorea da. EP bat eta disko luze bat argitaratu ditu. Jarrera alaia, iradokitzailea, gogoetak argi esateko gustua, irribarrea une oro. Solasaldi erakargarria eraiki du xumetasunetik, Malentxok erakutsi digu bere xalotasuna. Galderen iraunkortasuna ikusten du eta erantzunen aldakortasuna.

«Musikaren industria musikariarentzat etsairik handiena izan daiteke eta baita tresna ere. Industria hori oso azkar ari da aldatzen».

«Euskaraz abesten dugu ez dugulako ezagutzen beste ezer esateko daukaguna beste modu batera esateko».

«Euskaraz pentsatzen dut, euskaraz amets egiten dut, euskaraz idatzi, euskaraz maitatzen dut».

«Tokiaren arabera beharko genuke hedabideetan euskararen gutxieneko kuota bat».

«Emakumeen kuotarekin kontzertuetan barne gatazka bat daukat. Bi talde egotea kuota betetzeko ez dut normala ikusten, kuota baino lan gehiago egin beharko litzateke».

«Kuotarengatik dezentetan sentitu izan naiz kartelean sartuta».

«Hazkunde garaia galdera mementoa da».

«Galderek errealitatea handitu egiten dute eta erantzunek mugatu. Galderek balio handia dute eta garrantzitsua da galderak egitea».

«Aitak esan zidan behin: bizitza erabakiak hartzea da. Eta hori nirekin daramakit».

«Erabaki bat ez hartzea ere erabaki bat da».

«Bizitza izan daiteke lokatza, baina lokatza garrantzitsua da gauzak aldatzen saiatzeko».

«Generoaren tranpa bitar eta zurrunak pertsona asko eta asko baztertzen ditu ditu».

«Hankartean daukagunak ez du determinatzen zer garen».

«Pertsona bakoitzak daki zer sentitzen den memento bakoitzean eta beste inor ez da zein horri kontra egiteko».

Jaurlaritza Logoa