Zuzenean

Etxe bat ez da lau horma eta teilatu bat bakarrik: babesa, oroitzapenak, harremanak eta etorkizuna eraikitzeko lekua ere bada. Baina gero eta jende gehiagorentzat, etxebizitza eskuratzea edo alokairuari eustea eguneroko kezka da. Eta auzia puri-purian dago Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan, mobilizazioen eta eztabaida sozialaren erdigunean.
Gaur, zortzi kantaren gibeleko istorioak bildu ditu etxebizitzaren inguruko desberdintasunak, etxegabetzeak eta borroka kolektiboak aztertuko ditugu.
Musikaren bidez, etxebizitza duinaren aldeko aldarrikapena eta antolatzearen indarra ekarriko ditugu entzutera.


