Zuzenean

Izkander Fernandez

Diskoak eta oholtzak

Orain Entzten 02x08

Diskoak eta oholtzak

Loading player...
Toundra
Toundra (Toundra)

Azken asteotan gure eszenaz, gure taldez eta gitarren munduak bizi duen egoeraz aritu gara hemen. Eta lasai, ez dugu amore emateko asmorik. Baina gaur ez gara hainbeste sentipenetara edo hausnarketa handietara joango. Gaur berriro musikaren bideari helduko diogu.

Izan ere, gitarrak diskoetan bizi dira, baina baita oholtzetan ere. Horregatik, datozen aste eta hilabeteetan gure ingurutik igaroko diren hainbat zuzeneko izango ditugu hizpide gaurkoan. Batzuk atzo bertan gertatu ziren, beste batzuk laster helduko dira eta beste batzuk apur bat geroago. Bidean, beti bezala, gure eszenaren eta gure mugetatik harago gertatzen den guztiaren artean nabigatuko dugu.

Gitarrak diskoetan bizi direla esan dugu gaur, baina oholtzetan ere bai. Horregatik, datozen aste eta hilabeteetan gure inguruan izango ditugun hainbat zuzenekoren arrastoari segika aritu gara gaurko saioan. Bidean Ibil Bedi, Esanezin, Habi, Etxekalte, Nevadah edo Sermond's taldeekin egin dugu topo. Azkena Rock Jaialdiaren 25. urteurrenari ere begiratu diogu Beth Orton, Patti Smith, 16 Horsepowerren edo The Claytonen bidez. Eta amaieran, musika berria ekarri digute Viva Belgradok eta Toundrak. Oholtzetara begira, baina beti diskoei adi.

Jaurlaritza Logoa