Zuzenean

Siwanaba dj edo Ostaizka Serra Pozo (Hernani, 1992), baina Nikaragua eta Euskal Herria ditu odolean eta sentimenduan. 2019an hasi zen dj moduan. Klub Latinoak eta Karibeko soinuek zeharkatzen dute bere estiloa, iraganeko klasikoak gaur egungo influentzia elektronikoekin nahasiz.
Siwanaba djren saioek publikoa gorputzetik, memoriatik eta dantzatik konektatzen dute, komunitate migratzaile, arrazializatu eta kuirrentzako topaleku aukerak eskainiz. Dj klaseak ematen ditu jabetza eskoletan, espazio disidenteetan. Hitz egiteko modu alaia eta zintzoa du, eta horrelakoxe solasaldia atera zaio.
Ostaizka Siwanaba djak honelako pasarteak utzi ditu solasaldian, eta gehiago.
«Nikaragua asko aldatu, txikitan joaten nintzenean han sentitzen nuena eta gaur sentitzen dudana oso desberdina da, baina gustura joaten naiz hara».
«Komunitate migratzaile, arrazializatu eta kuirrentzako topaleku, espazio eta aukerak eskaintzea da nire gogoa eta helburua».
«Oso hernaniarra nintzen musika kontsumitzeko garaian, baina dj mundua ezagutu ondoren gauzak aldatu ziren niretzat».
«Reggaetona politikoarekin hasi nintzen».
«Bakoitzak bizi du bere sexualitatea nahi duen modura, batzuetan sentitzen dugu reggaetonaren letrek burua jango digutela, baina bakoitzak bere autonomia dauka norberaren kabuz pentsatzeko».
«Marroia naiz”».
«Zaila egiten zait isiltasun mentala bilatzea”».
«Meditazioarekin ideiak baztertu daitezke, baina batzuetan berehala datoz bueltan».
«Ez dut lehen bezala eztabaidatzeko gogorik, nagikeria ematen dit”».
«Pilulak ez dira erantzuna, baina bai tresna»



