Zuzenean

Bigarren Kafea
Elkarrizketa

«Irakurketa batek deserosotasuna eragitea maite dut»

Ahozko narrazioan aditua den Mireia Delgadok bi pertsonaia berreskuratu ditu: Matilda eta Pippi Kaltzaluze. 

«Irakurketa batek deserosotasuna eragitea maite dut»

Loading player...

Astrid Lindgren idazle suediarrak Pippi Kaltzaluze sortu zuenetik 80 urte bete dira, baina Pippiren izaerak gaurkotasun handia izaten jarraitzen du. Neska askea, bihurria, ausarta eta arauak zalantzan jartzeko beldurrik ez duena. Baina zer dela eta da hain berezia Pippi? Zer ekarpen egin dio haur literaturari, eta zer erakusten die gaur egungo haurrei?

Galdera horien inguruan aritu gara Mireia Delgadorekin. Galtzagorri elkartearen eskutik, Oñatiko udal liburutegiak Pipi Kaltzaluzeri eskainitako literatura aretoan parte hartuko du Delgadok, Intza Alkain ipuin kontalariarekin batera. Haurrek Pipiren mundua gertutik ezagutzeko eta haren abenturen bidez autonomia, askatasuna eta pentsamendu propioa lantzeko aukera izango dute. «Kapa asko dituzten kontakizunak dira; justizia sozialaz asko hitz egiten du Pippik» esan digu Delgadok. 

Horrez gain, Roald Dahlek idatzitako Matilda pertsonaiari buruzko kontakizunak ere egiten ditu. «Matilda eta Pippi ez dira gaur egun idatzitakoak, eta hala ere asko esaten digute gaur egun garenari buruz» kontatu digu. 

Jaurlaritza Logoa