Zuzenean

Barakaldoko Interbentzio Solidarioak bere Martxa Solidarioaren hamargarren edizioa ospatuko du igande honetan. Aurtengo ekimenak Bihotzez Sortzetiko Kardiopatien Elkartearentzat dirua biltzea izango du xede.
‘Bihotzetik bihotzera’ lelopean, 10:30etan abiatuko da martxa Bizkaiko udalerriko Centro Gallegotik, eta leku berean izango du helmuga. Izen-ematearekin batera eman beharreko 5 euroko dohaintza aipatu elkartearentzat bideratuko da. Martxaz gain, dantza klaseak eta paella solidarioa ere izango dira gozagai.
Ianire Garay Bihotzez elkarteko psikologoak NAIZ Irratiari azaldu dionez, ekimenak «ikusgarritasuna» emango dio proiektuari, eta «indarra», proiektu horretan parte-hartzaile direnei.



