Zuzenean

Taxio Ardanaz (Iruñea, 1978) eta Carla Filiperen (Oporto, 1973) lanak uztartzen ditu Kooperatiba erakusketak. Tabakalerak uztailaren 3an aurkeztu zuen erakusketa eta urtarrilaren 10era are egongo da zabalik erakusketa aretoa. Ángel Calvo Ulloak komisariatua, bi artisten ibilbideko hainbat obra biltzen dira. Bereizirik daude antolatuta, baina bi artisten arteko loturak ebidenteak dira. Komisarioak artistekin batera ondu du piezen hautaketa, eta horrez gain, sarreran topatuko den instalakuntza sortzen. Azken honetan, bisitariak erakusketan topatuko dituen piezen aurrerapen moduko bat ageri da. Hainbat materialen bitartez, aurkezpen bisual eta sonoroa egiten zaio publikoari.
NAIZ irratia erakusketa bistatzera joan da, Tabakalerako lantaldeko kide den Ane Agirre Loinazen azalpenekin.



