Zuzenean

Katedra aplikazioaren sortzaileekin elkarlanean, bueltan gatoz esku pilota astintzera izen berri batekin: Kontrakantxa: Katedrako irratsaioa. Ostegunero esku pilotaren inguruko aktualitatea aztertuko dugu, asteburuko partidei begira kinielak egingo ditugu eta, gainera, gonbidatu bereziak eta sariak ere izango ditugu. Pilotaz beste modu batera gozatzeko jaitsi Katedra aplikazioa mugikorrean eta sartu NAIZ irratia taldetxoan.
Berrikuntza dezenterik dator gainera Katedra, aldaketa estetikoaz gain, ttak izeneko txanpon birtualak sortu dira kinielak potentziatu asmoz, erabiltzaileek ere esperientzia pilatu ahala benjamin izatetik kategoriaz gora egingo dute... berrikuntza guztiak irratsaioan azaldu ditugu, eta gure tertuliak aplikazioan bertan ere izango dituzue entzungai.


