Zuzenean

Hitzordu bikoitza izan zuten bertsozaleek duela bi asteburu: Altsasun eta Lekeition Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako final laurdenetako bigarren eta hirugarren saioak. Oier Etxeberriak irabazi zuen Altsasun (672,5 puntu) eta Lekeition Ane Labakak (681 puntu).
Asteburu honetan Donapaleun eta Tolosan aritu dira bertsolariak kantuan eta Saioa Alkaiza (683 puntu) eta Julio Soto (683 puntu) nafarrek eskuratu dituzte hurrengo faserako sailkapen-txartela. Asteazken honetan arratsaldeko 18:00etan eskainiko dugu bi saio horien bertso-bilduma NAIZ irratian.



