Zuzenean

Hegoi Belategi

«Eroso eta lotsarik gabe» euskaraz aritzeko espazioa eskaintzen du Mintzapraktikak

Euskaraz aritzeko tarterik ez dutenentzat, euskaraz aritzeko espazioa emago die Mintzapraktikak datozen egunetan herritarrei. Lau mila lagun inguru aritu ziren iaz Taupak sustatuta eta aurten zifra hori gainditzeko anbizioa dute. 

«Eroso eta lotsarik gabe» euskaraz aritzeko espazioa eskaintzen du Mintzapraktikak

Loading player...
Maddi Dorronsoro, Mintzapraktikak ekimenaren Taupako koordinatzailea
Maddi Dorronsoro, Mintzapraktikak ekimenaren Taupako koordinatzailea (Naiz Irratia)

Mintzapraktikako komunitatea handitu eta euskaraz lasai aritzeko asmoa du Taupa mugimenduak. Proposamen eta ekintza gehiago batu dira Maddi Dorronsoro Taupako egitasmo honen koordinatzaileak esan duenez. 

Bi dira egitasmoak behar dituen parte hartzaileak Emma Arrizabalaga Taupako lankidea eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoko koordinatzailearen aburuz: bidelariak, batetik; eta bidelagunak, bestetik. Berritasunen artean, online klaseak izango dira. 

Mintzapraktikak 30 urte baino gehiago ditu, eta urteetan zehar momentuko egoerara egokitu behar izan da. Arrizabalagak adierazi du azken urteetako aldaketa esanguratsuenetako bat maiztasunaren malgutasuna izan dela. Mintzapraktikak eremu formaletik salto egin, eta egoera informaletan ere eragin nahi du. Honetarako, ekimenak aisialdirako zaletasun parekideak dituzten partehartzaileen artean talde ezberdinen sorrera erraztea da funtsa.

Zentzu honetan, euskarak bizi duen larrialdi egoeratik ateratzeko, handia, baina egingarria den helburua finkatu zuen Euskalgintzaren Kontseiluak: datozen 10 urteetan, urtean 30.000 herritar euskalduntzea eta euskararen erabilera % 15tik % 20ra pasatzea. Hau lortzeko, Mintzapraktikak zubi-lana eginez lagunduko duela adierazi du Dorronsorok. 

Dagoeneko Mintzapraktikan izena emateko epea zabalik dago. Maddi Dorronsorok eta Emma Arrizabalagak euskararen erabilera hobetzeko edo ondo pasatzeko helburua duen edonor gonbidatu nahi izan dute ekimenean parte hartzera.

Jaurlaritza Logoa