Zuzenean
Memoria ariketa kolektibo bat egingo dugu Zinemaldiaren laugarren eguneko Bigarren Kafea berezian. Izaskun Arandiak 'Irailak' aurkeztuko digu; Gerra Zibilean hildako birraitonaren heriotzak sortutako galderak erantzuten saiatu da zuzendaria. 1939ko 'Winniepeg' barkuan ontziratuko gara Beñat Beitia eta Elio Quirogaren animaziozko filmarekin. Eta musikak bere lekua izan dezan, 'Gatibu, agur esan barik' aurkeztuko digute Alex Sardui eta Jabi Elortegik.


