Zuzenean

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Maider Cigarroa

Maider Cigarroa musikari lapurtarra izan da aste honetako Otea Liliko gonbidatua.

Maider Cigarroa

Loading player...
Maider Cigarroa NAIZ Irratiko estudio nagusian
Maider Cigarroa NAIZ Irratiko estudio nagusian (NAIZ Irratia)

Maider Cigarroa (Senpere, 1986). Musika du lanbidea, abeslaria da. Hauek izan dira taldeak eta proiektuak: Haizean Hiru Soinu Gurashow eta 2024tik aurrera bakarkako proiektua garatu du. Guztira 7 disko argitaratu ditu. Bi seme-alaba ditu.

Ahots ferekatzailea du, goxoa eta sentimenduz gainezka. Solasaldian zehar aratz utziko ditu bere gogoetak. Emoziotik harilkatuko ditu esaldiak eta muturreraino eramango. Alaitasuna gorputza entzutean agertzen zaio, eta horrela bizi du bere zoriona. Disfrutatu egiten da Maider Cigarroaren hausnarketak entzuten dituzunean.

Maider Cigarroaren solasaldiak une solte hauek utzi ditu:

«Euskaraz ari naiz nire ama hizkuntza delako, eguneroko hizkuntza da. Ez da hautu politikoa. Euskaran lasaitasuna sentitzen dut»

«Frantsesa ere biziki ederra da, baina ez dut gustuko frantsesez kantatzea»

«Anitz negar egiten dut, eta ez da ahultasuna. Negarra da egia agertzen den mementoa, ezin duzunean gehiago ezkutatu”»

«Negarra ez da bukaera baizik eta hasiera»

«Emozioak ukatzen dituzunean gelditu egiten da, eta emozioa entzuten duzunean pasatu egiten da estuasuna»

«Minak entzuten direnean, gutxienez apaldu egiten dira”»

«Ez naiz oroitzapenetan bizi»

«Independentzia garrantzitsua da, baina garrantzitsuagoa da herriak bere etorkizuna erabaki ahal izatea»

«Bizi ditudan gauzak, nire gorputzean agertzen dira, tatuajeak bezalakoa da»

«Osasuna oreka bata izatea da (gorputza, burua eta barneko lasaitasuna). Osasuna ez da bakarrik gaixorik ez egotea»

Jaurlaritza Logoa