Zuzenean
Gaurko egunez, 1991n, Linus Torvalds finlandiarrak Linux sistema eragilearen lehen bertsioa aurkeztu zuen. Hasiera batean proiektu pertsonal gisa abiatu zena munduan gehien erabiltzen den software libreko proiektuetako bat izatera iritsi da, eta gaur egun ordenagailuetan ez ezik, zerbitzarietan, telefonoetan eta beste hainbat gailutan ere badago.
Baina Linux ez da sistema eragile bat soilik. Software librearen munduarekin lotura zuzena du, eta horrek hainbat galdera ekartzen ditu mahai gainera: zer esan nahi du software bat librea izateak? Zer harreman du horrek gure pribatutasunarekin eta askatasunarekin? Eta zer toki du euskarak mundu horretan?
Horretaz hitz egiteko, ZEBRABIDEAN izan da IZTko eta Arraio Irratiko, Iraitz Gesalaga.


