Zuzenean

Bigarren Kafea
Elkarrizketa

«Galderak zabaldu eta nire lurraldetasun paradigma aldatu da»

Muga kontzeptuaren inguruan hausnatzera gonbidatu gaitu Aritz Ganboak. «Gogoeta ez da berdina subjektu bezala edo objektu bezala egiten dugunean. Nik artzai bezala badakit zer den muga niretzako, urtaroak adibidez, eta horietan irauteko hartu behar ditudan erabakiak mugatzaileak dira» 

«Galderak zabaldu eta nire lurraldetasun paradigma aldatu da»

Loading player...

'Mugari Begira' proiektua estreinatu zuten asteartean Hamaika Telebistan; Aritz Ganboa, Arruazuko artzain da saioaren gidari. 2021ean 'Bideak' dokumentalean gazta bat soinean korrika eraman zuen Sakanako Arruazutik Erronkariko Izabara. Oraingo honetan berriz, Sakanako Pagoekin egindako egurrezko bizikleta batek eramango du Aritz Euskal Herrian barrena.

«Aldarrikatzen dugu mendia lotura bezala, landa eremua aberastasun bezala, baina hor muga batzuk daude, eta nik muga horietako batzuk, behintzat, ez ditut onartzen eta ikusi nuen zer hitz egina bazegoela mugen inguruan. Duela sei urte gertatu zen hori, eta ordutik buelta asko eman dizkio kontuari eta hortik sortu zen hau egiteko beharra. 

«Egitasmo honekin abiatu nintzenean, niretzako ez zegoen garbi zer zen muga, badu bere arlo filosofikoa, politikoa... baina niri gertatzen zaidana da nahastu egiten zaizkidala parametro bat eta bestea; arlo filosofikoari heltzen badiogu, muga askotan oztopo bezala erabiltzen den hitza da, baina mugatzaile bezala ulertzen ditugun elementu asko, zubi edo ate ireki izaten dira, Pirinioak, adibidez»

Mugari Begira proiektuaz elkarrekin sakonago solasteko Aritz Ganboa gonbidatu dugu gaur Bigarren Kafera. 

 

Jaurlaritza Logoa