Zuzenean

EHBT 2026 (II) Gaiei tiraka

EHBT 2026 (II) Gaiei tiraka

Loading player...
Maddalen Arzallus 2022ko txapelketan Irunen; atzean, Sustrai Colina eta Nerea Ibarzabal
Maddalen Arzallus 2022ko txapelketan Irunen; atzean, Sustrai Colina eta Nerea Ibarzabal (Andoni Canalleda | FOKU)

Bat-bateko ariketa da bertsoa, baina badu premisa bat: bertsolariari jarritako gaia. Asteazken honetan 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko hainbat ariketen hautaketa egin dugu, baina bilduma osatzerakoan, gaian jarri dugu arreta. Zein gai hautatzen dira? Zein garrantzia du hautatutako gaiak? Nola baldintzatu dezake? Zio horiei guk erantzun beharrean, bertso-adibideak hautatu ditugu, galderak zurrunbilo bilakatu daitezen.

NAIZ irratiak asteazkenero eskainiko du 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari begirako irratsaio nagusia. Irailaren 19an hasiko da txapelketa eta hortik aurrera, asteburuko saioen une berezienak bilduko ditugu irratsaio horietan. Bien bitartean, bestelako ertzei begira gabiltza. Horrez gain, finalaurrekoak zuzenean jarraitu ahal izango dituzue gurean urriaren 24tik hasita. Abenduaren 20an, Iruñeko finalean ere izango da NAIZ irratia.

Sarrerak harpidedunentzat

NAIZeko harpidedunek bertso-sarrerak eskuratu ahal izango dituzte doan. Saio bakoitzeko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu astero harpidedunen artean, eta finalerako bost sarrera bikoitz. Zozketak harpidedunen txokoan izango dira eskuragarri eta bertan topatuko du NAIZeko komunitateak informazioa guztia.

Jaurlaritza Logoa