Zuzenean

Bi saio zalapartatsuen ostean aje emozionala eta lasaitasunerako tartea ireki dugu gaurkoan. Gaurko gaia abstraktua baino askea dela esan genezake. Pentsatzera, erlajatzera eta amestera gonbidatzen dituzten kanta lasaiak entzun ditugu eta oroitzapenak, aitorpenak eta kantak sortzen dizkiguten zirraretatik aukeratu ditugu. Anari, Radiohead, Tori Amos, Air, Big Thief, Sara
Zozaya eta Dylan Leblancek, beste batzuen artean, ipini dute musika. Guk aurkezpenak. Entzuteko prest?


