Zuzenean

NAIZ Irratia

Euskarabenturako espedizioarekin Urdazubitik Amaiurrera

Kosta ala kosta saioko kideak Euskarabenturarekin bat egin dute uztailaren 21 honetan. Urdazubin iziokitarrak gosaldu berritan zirela iritsi gara eta trikuen taldea joan ostetik, kattagorriekin egin dituzte etapako 13 kilometroak Ion Garate eta Julene Goiburuk haiekin.

Euskarabenturako espedizioarekin Urdazubitik Amaiurrera

Loading player...
Euskarabenturako espedizioak Amaiurko gaztelua bistaratu duen unea.
Euskarabenturako espedizioak Amaiurko gaztelua bistaratu duen unea. (Ion GARATE)

Amaiurren zuten helmuga eta hango plazan zuten itxaroten Iker Gurrutxaga. Garatek eta goiburuk idean hainbat elkarrizketa izan dituzte, monitore, argazkilari eta iziokitarrekin. Amaiurko plazan, berriz, komunikazio lantaldekoekin eta koordinatzaileekin aritu da hizketan Gurrutxaga.

Espedizio itzela da Euskarabenturarena, gaur 21. eguna zuten eta Baionan pasako dute gaua. Hamar egun barru, hilaren 31n, Getxon emango diote amaiera aurtengoari. Euskal kostaldea zeharkatuko dute datozen egunetan, beraz, kamiseta laranjak eta urdinak ikusten badituzue, Euskarabentura zuen herrira iritsi denaren seinale izango da.

Kosta ala kosta ere halatsu ibiliko da, bihar Donostiako Kontxako hondartzan izango baigara bihar, uztailak 22.

Jaurlaritza Logoa