Zuzenean

Hasiera batean furgoneten bidez antolatutako Eibarko surf eskola bat izan behar zuenak, dimentsio handiagoa hartu duen proiektua bilakatu da Debako Ipar Surf & Skate eskola. Ander Alberdi da hiru bazkideetako bat eta berak kontatu dizkigu beren eskolaren nondik norakoak. Eibarren skaterako eskola indoor bat ere baduten arren, uda sasoian indarra Deban jartzen dute.
Beren ikasleetako bat ere gerturatu da NAIZ Irratiko set-era, Josu Baskaran gaztea. Uda sasoian surfean ibiltzen den arren, neguan snowboardeko boarder-cross modalitatean ibiltzen da lehian 14 urteko gaztea eta Euskal Herriko txapeldun, espainiar zirkuituko bigarrena eta frantziar zirkuituko hirugarren tokia erdietsi ditu azken urtean. Harribitxi bat inondik ere Ipar Surf & Skate eskolak landu duena.
Eta horiek lantzen dabilen monitoreetako bat izan da azken gonbidatua, Josu Sanchez monitorea. Monitore baten lanaz, itsasoarekin eta surfarekin duen harremanaz eta Debako hondartza inguruan gertatu diren bitxikeria eta saltsaz galdetu diogu.
Ezbairik gabe udarako plan polita Debako Ipar Surf & Skate eskolara gerturatzea. Baina, kontuz, udan soilk ez, urte guztian aritzen baitira bertan eskolak ematen. Animatuko ote gara NAIZ Irratiko kideak noizbait bertaratu eta elkarrekin eskola bat hartzera? Ikusiko dugu!


