Zuzenean

NAIZ Irratia

Real Sociedad fundazioaren Baztango udalekua ezagutuz

Kosta ala kosta saioak bigarren geldialdia egin du uda honetan. Nafarroan honakoa ere, Lekaroz eta Elizondo artean ibili dira NAIZ Irratiko kideak Realak antolatzen duen egonaldian.

Real Sociedad fundazioaren Baztango udalekua ezagutuz

Loading player...
Irati Gurrutxagak estreinako udalekua du Realarekin erizain lanetan.
Irati Gurrutxagak estreinako udalekua du Realarekin erizain lanetan. (Julene GOIBURU)

Dena ez dela futbolera mugatzena argi eta garbi erakutsi digute Real Sociedad fundazioko kideek Baztango lurretan egiten ari diren udalekuan. Goizeko 8:00etan iritsi garenerako haurrak esnatzen ari ziren haien oporlekuko bigarren egunari ekiteko.

Peru Ansorena udalekuko koordinatzailea, Aimar Arrona monitorea, Irati Gurrutxaga erizaina eta Axier Borrego Real Sociedad Fundazioko kirol jardueren arduraduna izan ditugu gurean, baita Eñaut Etxeberria eta Aratz Loidi udalekuetako partaideak ere.

Saioa bukatuta, futbolean ere aritu gara pixka batean Elizondoko zelaian. Lekaroz atzean utzita, Hernanin egingo dugu datorren geldialdia, bertako igerilekuetan.

Jaurlaritza Logoa