Zuzenean

Astearte honetan iritsi ziren Gipuzkoan uda pasako duten haur sahararrak Oporrak Bakean ekimenaren barruan. Asteazken honetan, berriz, iritsi dira Arabara eta Bizkaiara. Emozioak azaleratu dira lehen momentuan. Errepikatzaileak euren bigarren familiarekin egongo dira eta berriak zainduta eta babestuta sentitzeko ahalegina egiten du Oporrak Bakeanek. Eskerrak eman dizkie harrera familiei eta orohar Euskal Herriak eta Saharak duen elkartasun zubia indartsu dagoela azpimarratu du.




