Zuzenean

Zuiako baserri bat
Zuiako baserri bat (Zuiako Udala)
Bigarren Kafea

«Aspalditik ikusten dugu lehengo baserriak ez direla bizigarriak»

Zuiako udalak proiektu berria aurkeztu du baserri zaharrei bizi berri bat emateko asmoz.

«Aspalditik ikusten dugu lehengo baserriak ez direla bizigarriak»

Loading player...

Erabilerarik gabe geratu diren baserri zaharrak berreskuratu eta etxebizitza bihurtzeko aukerak aztertzen hasi da Zuiako Udala. Helburua bikoitza da: alde batetik, ondarea zaintzea, eta bestetik, herrian bizitzeko aukera berriak sortzea. 

Udalaren esanetan, aspalditik ikusten ari dira baserri askok jada ez dutela garai bateko funtzioa betetzen. «Lehengo baserriak ez dira bizigarriak, eta garai batean lantoki ere baziren», azaldu dute. Horregatik, eraikin horiei erabilera berria ematea ezinbestekotzat jo dute.

Proiektuaren oinarrian ondarea zaintzeko nahia ere badago. «Halako eraikuntza dotore bat jausten ikusteak pena ematen du», adierazi du. Horren ordez, zaharberritzea lehenetsi nahi dute, nahiz eta aitortu lan horiek ere badituztela beren zailtasunak.

Lehen ikerkuntzak egiten hasi dira dagoeneko, eta momentuz hamar bat baserri identifikatu dituzte egoera horretan. Jabeekin lehen harremanak ere izan dituzte, eta jasotako erantzuna «nahiko ona» izan dela azaldu dute. Dena den, azpimarratu dute prozesua luzea izango dela: «Pazientzia izan behar dugu. Kasu bakoitza banan-banan aztertu behar da, eraikinaren egoera eta jabeen prestutasuna kontuan hartuta».

Helburua ez da bereziki gazteei zuzendutako proiektua izatea, baina aitortu dute herrira biztanle berriak erakartzea albiste ona izango litzatekeela. Izan ere, etorkizunari begira, nahiko lukete gaur hutsik dauden baserrietako batzuk berriro bizitzaz beteta ikustea. «Berrogei bat familia bertan bizi direla ikustea izango litzateke arrakasta», amaitu du.

Jaurlaritza Logoa