Zuzenean

Asteon urduritasuna da nagusi Iruñean, geroz eta gutxiago falta baita zuriz eta gorriz janzteko. Jaiak hankaz gora jarriko du hiria, baina ospakizunak ertz asko ditu. Paris 365 jantokiak Arrosadiako Larrosa auzogunean emango du zerbitzua, adibidez. Mikel Urabaienek, jantokiko kideak, lekualdatzearen zergatia azaldu du NAIZ irratian, eta «goxo» proiektuaren berri ere eman du.
Bestalde, Iruñeko neguko egutegian Iruinkokoa erroturik dago. Udan, ordea, inauteriek ez dute lekurik gurean; edo, hobeto esanda, ez dute orain arte lekurik izan. Nabarrikadek uztailaren 12 Iruñeko kaleak hartuko dituzte, eta Aritz Ibañezek zertan datzan azaldu digu.



